Politika -

Jaurlaritzaren erreakzioa

Jaurlaritzak ez du ezker abertzalearen barkamena sinisten

"ETAri behin betiko desegitea eskatzen diotenean onartuko zaio barkamena", esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.

Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Erreadakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuarentzat "abertzalismo erradikalak, beste behin, hizkuntzaren anbiguotasuna erabili du esan behar duena ez esateko".

Aresentzat hainbeste urteetan zehar ETAk eragindako minaren aurrean erakutsitako "sentsibilitate ezagatik eskatu duten barkamena" ETAri desegiteko eskatzen diotenean onartuko zaio ezker abertzaleari. "Baina, atzora arte terrorismoa babesteagatik, euren ardura politikoa publikoki onartzen ez duten arte, ez diegu ezer onartuko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea