Politika -
UPyDren erreakzioa
Ezker abertzalearen adierazpena 'gezur handi bat' da UPyDrentzat
"Mina hamarkadatan zehar mantentzeko beharrezkoa izan den babesa eman du ezker abertzaleak", Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearentzat.
Erredakzioa
Gorka Maniero UPYDko legebiltzarkidearen ustez, ezker abertzaleak ez du ETAk eragindako minaren aurrean "sentsibilitate eza" erakutsi, "mina hamarkadatan zehar mantentzeko ETAk behar izan duen beharrezko babesa" baizik. Gainera, adierazpena "gezur handi bat" dela esan du.
Maneiroren ustez, ez da egiaren batzorderik behar, ETAren desegitea baizik.
Zentzu honetan, legebiltzarkideak azpimarratu duenez, alde batetik "bihozmin handia" erakutsi dute baina bestetik, "aurrez aurre dauden bi aldeei" buruz hitz egiten jarraitu du ezker abertzaleak. Honen esanetan, ezker abertzalearen kideek "ETAren estrategia kriminala eta Estatuak ustez egindako beste krimenak alderatu dituzte".