Politika -

Desadostasuna

Iratzarriko gazte batzuk ukatu egin dute Aralarretik banandu izana

Iratzarriko gazte batzuk Aralarreko proiektuan jarraitzeko asmoa adierazi dute.

Iratzarriko kide batzuk eman duten prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: EITB
Iratzarriko kide batzuk eman duten prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: EITB
Iratzarriko kide batzuk eman duten prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iratzarri ez dela Aralarretik bananduesan dute bertako gazte batzuk, asteburuan Bilbon izandako bilera baten ostean esan zenaren aurka.

Aritz Romeo Iratzarriko kideak iragarrri du gaur Donostian egin den prentsaurrekoan, eta "kide asko" ordezkatzen dituela esan du erabakia iragarri duenean.

Asteburuko bilera ez zela "demokratikoa" izan esan du Romeok, "ez baitziren kide guztiak deitu". Gainera, horrelako erabaki garrantzitsuak ezin direla bileratan hartu uste du, Batzar batean baizik.

Horregatik, prentsaurrekoan azaldu diren gazteek Aralarren barruan dagoen Iratzarri proeiktuarekin jaraitzeko asmoa azaldu dute, "hortik kanpo zentzurik ez daukalako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea