Politika -
Maiatzean
Fernandez Diazek itxiko du Memoriaren eta Bizikidetzaren Kongresua
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak egin dion gonbita onartu du Barne ministroak, Madrilen egin duten bileran. ETAren bukaera ''atzeraezina'' izan dadin lan egiteko konpromisoa berretsi dute.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak itxiko du maiatzean Jaurlaritzak egingo duen Memoria eta Bizikidetzaren inguruko Kongresua. Lehendakariaren izenean, Rodolfo Ares sailburuak egin dio gonbita Barne ministroari, eta horrek onartu egin du.
Madrilen bildu dira asteazken honetan Fernandez Diaz eta Ares. ETAren bukaera ''atzeraezina'' izan dadin lan egiteko eta bakea, askatasuna eta elkarbizitza sendotzeko konpromisoa berretsi dute bertan.
ETA desagertu dadin Jaurlaritza eta Gobernua garatzen ari diren politikak aztertu dituzte bileran, eta bi ordezkariek bat egin dute helburu nagusia ETAbehin betiko desegitea lortzea dela esaten.