Politika -

ELKARRIZKETA

Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea: 'Ezin dira legeak egin udalak kontuan izan gabe, errespetua merezi dugu'

Eudel Euskal Udalen Elkarteko buru eta Gasteizko alkate ere badenak kezka adierazi du Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu dituelako.

Gorka Urtaran Eudel Euskal Udalen Elkarteko lehendakari eta Gasteizko alkatea, Radio Vitorian
Gorka Urtaran Eudel Euskal Udalen Elkarteko lehendakari eta Gasteizko alkatea
Gorka Urtaran: ''Udalek berme juridikoa behar dugu gure aurrekontuak aurrera ateratzeko''

0:58

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu eta biharamunean, epaiaren lehen balorazioa egin du Gorka Urtaran Eudel Euskal Udalen Elkarteko presidente eta Gasteizko alkate ere badenak. Azterketa sakonago bat egiteko zain, udaletan eragin nabarmena izan dezakeela adierazi du. 

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Gasteizko Udalak 2017. urtean aldatu zuen plusbalioaren gaineko zerga. Horren arabera, higiezina erositakoan baino prezio garestiagoan saldutakoan soilik ordaintzen da. "Ez da bidezkoa pertsona batek zerga bat ordaintzea etxebizitza bat kostatu zitzaiona baino prezio baxuagoan saltzen duenean. 2017an zuzendu zen hori. Baina orain zalantzan jartzen da zergaren kalkuluak ezartzen duen zerga oinarriaren konstituzionaltasuna, eta horrek zerga horretatik datozen diru-sarrera horiek kobratzeari uztea ekarriko luke", gehitu du Urtaranek.

Hori dela eta, udalek aurrekontuak onartzeko eta zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko berme juridikoak behar dituztela aldarrikatu du. "Ezin dira legeak egin udalak kontuan hartu gabe. Errespetu instituzionala merezi dugu gure udal-finantzen burujabetasuna bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Berriak Politika Herriak eta Hiriak Gorka Urtaran Euskal Autonomia Erkidegoa Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Euskadiko Udalen Elkartea albisteak