Politika -
36. urteurrena
Martxoak 3 elkarteak biktimei eragindako kaltea onartzeko eskatu du
Orain dela 36 urte, Gasteizen, poliziaren esku-hartze batean hildako bost biktimak omenduko ditu larunbat honetan Martxoak 3 elkarteak.
Erredakzioa
Martxoak 3 elkartearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak bihar egingo duen omenaldia "sinesgarria" izateko biktimei eragindako kaltea onartzeko eskatu behar dio Patxi Lopezen Gobernuak Estatuari. Martxoak 3 elkartea orain dela 36 urte Gazteizen poliziaren esku-hartze baten ondorioz hildako bost langileen memoria aldarrikatzen duen elkartea da.
Martxoak 3 elkarteak gaur zabaldu duen agirian, Eusko Jaurlaritzak biharko antolatu duen omenaldiari buruz hitz egin du. Eusko Jaurlaritzak lore eskaintza egingo die 1976ko martxoaren 3an poliziak langileen batzorde bat desegiteko esku-hartzearen ondorioz hildako bost pertsonei eta zaurituei.
Ekitaldi instituzionala 10:30etan izango da Zaramagako monolitoan; Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek, aldiz, 18:00etan egingo dute omenaldia, toki berdinean, eta ondoren, manifestazioa egingo dute.
Martxoak 3 elkartearen hitzetan, Estatuaren gorputzek erabilitako indarkeraiaren biktimek "desengainu eta irain ugari" pairatu dituzte, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren ekitaldia "bakarrik izango litzateke sinesgarria justizia lortzeko neurriak hartzeko konpromisoa hartuko balute".