Politika -

Hondakinen kudeaketa

Aranak EAJren eta PSEren 'zinismoa' kritikatu du atez atekoarekin

"Berrerabili daitekeena erretzea jasanezina da", Mikel Aranarentzat. Bildu ere kritikatu du atez ateko sistema jartzea gizarte eragile eta indar politikoekin kontsultatu gabe egin dutela iritzita.

Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzailea. Argazkia: EITB
Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzailea. Argazkia: EITB
Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaileak "EAJren eta PSEren zinismoa" kritikatu du eta erraustegiaren aurkako herri ekimen legegilea "35.000 sinadurek" babestu zutela gogoratu du, nahiz eta eta "horiek ez zuten ekimena kontuan hartu". "Orain, erreferendum eta parte hartzearekin ahoa betetzen zaie", gaineratu du.

Donostian emandako prentsaurreko batean, Aranak erraustegiaren kontrako jarrera berretsi du.

Atez ateko sistema "komunikabideetan egindako kanpainia erraldoien bitartez etsai moduan" jarri dutela esan du, eta "berrerabili daitekeena erretzea jasanezina" dela adierazi du.

Gainera, azpiegitura handien inguruan EAJk, PSEk eta PPk ez dutela herri kontsultarik egin gaineratu du, besteak beste, Pasaiko portuaren inguruan, AHTren, bidesarien eta erraustegiaren inguruan. "Orain erreferendumekin ahoa betetzen zaie, baina galde dezatela ea inork bere herri ondoan erraustegirik nahi duen", esan du Aranak.

"Ezker Anitzak ez du EAJren eta PPren jokabide eskuindarrean parte hartuko erraustegiaren alternatibetan zailtasuna jarriz", azaldu du, hala ere, kasu guztietan, "herritarren parte hartzea" defendatu du.

Bestetik, Bilduren jarrera ere kritikatu du. Aranaren ustez, Bilduk atez atekoa beste 34 herritan jarriko dutela jakinarazi zuen datak zehaztuz, "bestelako gizarte eragile eta indar politikoekin kontsultatu gabe, gehiengoa ez duten tokietan baita ere", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea