Politika -

Ekitaldia Usurbilen

Permachek Patxi Lopez kritikatu du 'gazteak jipoitzeagatik'

Ezker abertzaleko buruzagiak lehendakariaren "kontraesanak" nabarmendu ditu, "goizean martxoak 3ko biktimak omendu ostean, bertan parte hartu zuten gazteak atxilotzeko Ertzaintza bidali zuelako".

Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagia, Usurbilen izandako ekitaldian. Argazkia: EITB
Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagia, Usurbilen izandako ekitaldian. Argazkia: EITB
Auzitegi Nazionalak itxitako Aitzaga elkartea, berriz zabalik

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren amaieraren harira, lehendakariaren "kontraesanak eta anbiguotasuna" salatu ditu Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagiak. Halaber, "iraganeko irtenbideak" berriekin nahastu ez ditzan eskatu dio Patxi Lopezi.

Auzitegi Nazionalak aginduta, 2006tik itxita zegoen Aitzaga elkartearen irekieraren harira Usurbilgo pilotalekuan izandako ekitaldi politikoan izan da Joseba Permach. Honen esanetan, "ulertezina" da Eusko Jaurlaritzaren jarrera, "larunbat goizean martxoak 3ko biktimak omendu zituelako eta ondoren, omenaldi horretan parte hartu zituzten gazteak jipoitzeko eta atxilotzeko Ertzaintza bidali zuelako". "Ezin da tankera honetako jarrera kontraesankorrak ulertu; Patxi Lopezek jarrera anbiguo bat mantendu nahi du", deitoratu du Permachek.

Halaber, bakearen inguruan datorren ostegunean lehendakariak aurkeztuko dituen proposamenen harira, "iraganeko irtenbideak eta errepresio-apostuak behin betikoz utz ditzan" eskatu dio. "Eszenatoki berri baten, alderdi politikoen legezkotasunaren eta presoak Euskal Herrira ekartzen dituen espetxe-politika baten alde egin behar du Lopezek", azpimarratu du. "Gatazkaren sustraiak lantzeko gai den eztabaida politiko bat jarri behar du abian", gaineratu du Permachek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea