Politika -

2012ko Aurrekontuak

ETAko biktimei emandako laguntzak mantenduko ditu Espainiako Gobernuak

"Gainerako partida guztiak, gehiago edo gutxiago, murriztu beharko ditugu", adierazi du, Granadan egindako agerraldian.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EITB.
Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diez Barne ministroak esan du 2012ko Aurrekontuetan ez dituela ETAren biktimei emandako diru-laguntzak murriztuko, baina bai gainerako "partida guztiak".

"Gainerako partida guztiak, gehiago edo gutxiago, murriztu beharko ditugu", adierazi du, Granadan egindako agerraldian.

ETAko presoek bizi duten egoerari buruz galdetu diote kazetariek. Espetxe-politikaren inguruko legea "bete" egingo dutela errepikatu du Barne ministroak.

Lege horren barruan, Gobernuak 'Nanclares bidea' aplikatuko duela esan du Fernandez Diezek, hau da, legeak ezarritako zigorrak bete dituztenek eta "biktimei barkamena eskatu eta ETArengandik argi eta garbi aldentzen diren presoei" banan-banako gizarteratzea erraztea.

Egun, bide hori jarraitu duten presoak gutxi direla esan du ministroak, ETA "presoei xantaia egiten ari delako", banan-banako gizarteratze hori arbuia dezaten.

Bestalde, Estatua "adi" egongo dela adierazi du, ETAk taldea desegitea erabakitzen duen arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea