Politika -

Bakerako plana

Basagoitik 'Batasunari prestigiorik ez' emateko esan dio Patxi Lopezi

Halaber, lehendakariari eta EAJri "zuhurtziaz" jokatzeko eta "independentzia eta presoen gaiak agendatik ateratzeko" eskatu die.

Antonio Basagoiti, EAEko PPren burua. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, EAEko PPren burua. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, EAEko PPren burua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak Patxi Lopez lehendakariari ostegunean Eusko Legebiltzarrean bakea finkatzeko aurkeztuko dituen ekimenekin "Batasunari prestigiorik ez" emateko eskatu dio.

Onda Ceron eskainitako elkarrizketa batean, egun hauetan, alderdiekin hitz egiten egon dela azaldu du, PSE-EErekin eta EAJrekin batik bat, eta batzen dituena, hain zuzen, "ETA desagertzeko eskaera" dela azpimarratu du eta erakundeak "saririk ez jasotzea". "Ni lehendakari izango banintz batzen gaituena indartzen saiatuko nintzateke, eta batez ere, ez nuke datorren osteguneko eztabaida Batasuna indartzeko edo handitzeko erabiliko, ETAri desager dadila eskatu gabe eta egindako mina aitortu gabe jarraitzen dute", azaldu du Basagoitik.

Bere ustez, "Euskadik bakean eta askatasunean bizi ahal du, eta gainera, Batasunari ordainetan ezer eman gabe, edota Gipuzkoako eta Donostiako gobernuak jasan beharrik gabe".

Basagoitiren iritziz, lehendakariak "iniziatiba hartu nahi du" eta irailean aurkeztu zuen proposamena azaldu. "Lehendakariak badaki besteok zer pentsatzen dugu, hau da, Batasunari prestigiorik ez emateko garaia" dela, erantsi du.

Hala, euskal popularren liderrak, Patxi Lopezi eta EAJri "zuhurtzia" eskatu die. Eta "presoak, independentziaren eztabaida, torturak eta poliziaren biktimak agendatik" atera ditzatela eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea