Politika -

Katalunia

Parlamentak aurrekontuen tramitazioa onartu du En Comu Podemen abstentzioari esker

ERCren eta JxCaten 65 botoak eta En Comu Podemen zortzi abstentzioak nahikoak izan dira PSC, Vox, CUP, Cs eta PPCk aurkeztutako osoko zuzenketak baztertzeko.

Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE.
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE.
Pere Aragones Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE.

Agentziak| Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko aurrekontuen tramitazioa onartu du Kataluniako Parlamentuak astelehen honetan. ERCk eta JxCatek aldeko botoa eman dute, eta En Comu Podem abstenitu da. Horrela, oposizioko gainerako taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak atzera botatzea posible izan da.

ERCren eta JxCaten 65 botoak eta En Comu Podemen zortzi abstentzioak nahikoak izan dira PSC, Vox, CUP, Cs eta PPCk aurkeztutako osoko zuzenketak baztertzeko. Bozketaren amaieran, Pere Aragones Generalitateko presidenteak Jaume Giro Ekonomia kontseilaria eta Jessica Albiach En Comu Podemeko buruzagia agurtu ditu.

Jaume Giro kontseilariak bozeramaile parlamentariekin bost ordu baino gehiago eztabaidatu behar izan du bozketa baino lehen. Pere Aragones Generalitateko presidenteak kontuak salbatzeko akordioa iragarri du ordu batzuk lehenago, trukean ERCk Ada Colauren udal gobernuaren aurrekontuak onartzen lagunduko du Bartzelonan.

Pere Aragones Generalitateko presidentak astelehen goizean Governari jakinarazi dio "azken uneko" akordio bat lortu duela Comu Podemekin 2022ko Kataluniako Aurrekontuen tramitazioari bide eman ahal izateko. 

Aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea amaitzeko ordubeteren faltan iritsi zen akordioa, eta, beraz, lehen tramitazioa gainditu dute aurrekontuek osoko bilkuran. 

CUPek osoko zuzenketa atzera botatzea errefusatu eta Aragonesek berak PSCrekin negoziatzeari uko egin ostean, presidentak Comu alderdian topatu du aurrekontuak tramitera eraman ahal izateko behar zuen babesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès ERC Kataluniako Generalitatearen albisteak