Itxi

2021/11/22

12:15

Politika

BARNE EZTABAIDA

Sortuko militanteen hamarretik zazpik zuzendaritzak proposatutako Herrigaia ponentzia babestu dute

Onintza Aiestaran | EITB Media

Asteburuan egin den bozketan Sortuko ia 4.200 kidek parte hartu dute, botoa emateko eskubidea zutenen % 52k. Lurrari lotuz txostenak, ostera, botoen % 22 bereganatu du. Halaber, % 7k zuri bozkatu dute.

  • Sortuk 2017an egin zuen azken kongresua Euskaldunan

    Sortuk 2017an egin zuen azken kongresua Euskaldunan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kontseilu Nazionalak aurkeztutako Herrigaia ponentziaren eta Lurrari lotuz izeneko osoko zuzenketaren artean aukeratu behar izan dute Sortuko militanteek asteburu honetan. Alderdiak gaur goizean zabaldu dituen arabera, hamarretik zazpik (% 71) Herrigaia ponentzia ofizialaren alde egin dute. Guztira, 2.948 militantek bozkatu dute zuzendaritzaren aukeraren alde eta 919k (% 22), berriz, Lurrari Lotuz babestu dute. Halaber, % 7k (297 boto) zuri bozkatu dute.

Parte-hartzea % 52,5ekoa izan da, hots, botoa emateko eskubidea zuten 7.936 kideetatik 4.164k bozkatu dute.

Nazio Kontseiluak ohar batean zabaldutako informazioaren arabera, Herrigaia buruz buruko 500 elkarrizketaren, dozenaka herri batzarren eta udan egindako bi Nazio Topaketen emaitza izan da.

Sorturen barne eztabaida prozesuak aurrera jarraitzen du eta abenduaren 5era arteko epea dago Herrigaia ponentziari zuzenketa partzialak aurkezteko. Ondoren, abenduaren 17tik 19ra bozkatu ahalko dira.

2017ko urtarrilean egin zuen Sortuk azken kongresua. Aurtengo urtarrilean egitekoa zuen kongresua urtebetez atzeratu zuen pandemiaren ondorioz. 2022ko urtarrilaren 22an bukatuko da eta orduan aurkeztuko dute zuzendaritza berria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;