Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Lehendakariak uste du akordioa lortuko dutela foroa sortzeko

Patxi Lopezek kritikatu egin du batzuek "Konstituzioa baino urrunago" doazen baldintzak exijitzea ezker abertzaleari.

Patxi Lopez lehendakaria, gaur Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakariaren elkarrizketaren laburpena

05:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du ostegunean proposatu zuen bizikidetza batzordea-ren helburua ez dela ezker abertzaleari protagonismoa ematea, baizik eta "talde guztiek proposamenak egin ahal izatea, ezberdinen arteko elkarbizitza errotzeko".

"Foroa ez da ezker abertzalearentzat, baizik eta euskal gizartearen bizikidetzarentzat", nabarmendu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean.

Hori horrela, lehendakaria ziur agertu da Eusko Legebiltzarreko batzordea sortzeko akordioa lortuko dute. Lopezen esanetan, negoziazioa ez dago "horren trabatuta", UPyD eta EA ez beste gainerako taldeak alde baitaude.

Ezker abertzalearen balizko parte-hartzeari buruz, Gasteizko gobernuburuak aurreratu du horren aurka agertuko litzatekeela "protagonismoa lortzeko" erabiltzea helburu izango balu.

Nolanahi ere, parte-hartzaileak eta gonbidatuak talde parlamentarioek hautatuko dituztela zehaztu du.

Ezker abertzaleari 'trabak'

Bestalde, lehendakariak nabarmendu du Batasunarekin zorrotz izaten jarraitu beharra dagoela, demokraziarako ibilbidean aurrera jarrai dezan, baina gaineratu du bide horretan "laguntza" eman beharra dagoela, "eta ez oztopoak jarri".

"Batasunak eman behar ditu pausoak, [...] baina batzuek oztopoak jartzen dituzte, legea eta Konstituzioa baino urrunago doazen baldintzak eskatuz", salatu du.

Lehendakariak baieztatu du PSE-EEk bilerak egin dituela "erakundeetan dagoen ezker abertzalearekin" eta, horren ildotik, "paradoxa" bat dagoela aipatu du, "Batasuneko mundua"k ez baitu alderdi legalik, baina hala ere "erakunde garrantzitsu asko" gobernatzen ditu, hala nola Gipuzkoako Aldundia.

'Mugimenduak' espetxe politika

ETAko presoen egoeraren harira, lehendakariak aurreratu du Espainiako Gobernuak "mugimenduak" egingo dituela, jakin badakielako espetxe politika aro berria errotzeko lagungarri izan daitekeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea