Politika -
Elkarrizketa
Felipe Gonzalez: 'Presoak hurbilduko nituzke politika egoki batekin'
Felipe Gonzalez presidente ohia presoak hurbiltzearen alde azaldu da, betiere "egoerari dagokion politikarekin"
Erredakzioa
Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohia "Salvados" saioan elkarrizketatu dute eta espetxe politikaz mintzatu da. Presoak hurbiltzearen alde azaldu da, "egoerari egokitutako politika batekin, hurbilduko nituzke", adiearzi du.
"ETAko buruzagiak hiltzeko" izan zuen aukeraz, "ez nuen egin, eta ez dakit zuzenena izan zen", esan du. "Zalantza horrekin biziko naiz beti", gaineratu du.
Bin Ladenen bizitzarekin amaitzeko Obamaren operazioarekin alderatu du. "Beraiek baietz erabaki zuten, nik ordea, ezetz. Eta, horregatik AEBetako presidentea kondenatuko dugu? Ez."
"Zalantza, agian 200 hilketa gutxiago egongo liratekelako daukat. ETAko buruzagiak heriotz estrategiak erabakitzeko biltzen ziren, ez heriotzak ekiditeko. Baina erabakitakoa erabaki nuen, ez dago atzera bueltarik".
"Terrorismoarekin hiltzen amaitu daitekeela uste dut, baino terrorismoa hiltzeko terroristek hiltzen dutena baino gehiago hil behar da, hau da, Estatuko terrorismoa egin behar da, eta hori ezin da demokrazioa batean inolaz ere onartu".
Honen harira, irmotasunez erantzun du "ez zitzaidan inoiz burutik pasa terrorismoarekin amaitzeko Estatuko terrorismoa erabiltzea".
GALekin lotura izatea ukatu du berriz ere. "Ez nuen onartu, ez baimendu, eta gutxiago antolatu".
ETAren amaieraren inguruan, Felipe Gonzalezek uste du ETAren indarkeria amaitu dela, "ez ordea, ETA".
Bestetik, Arnalado Otegi "barruan baino egokiago litzateke kanpoan egotea", adierazi du. Eta lehendakari izateko aukeraren inguruan, "ezin da bazteretu, hori bozen baitan egongo da", gaienratu du.