Politika -

Erasoa Lanbiden

Aresek Aguraingo kale borroka gaitzestea eskatu dio 'Batasuna ohia'ri

Herrizaingo sailburuak baieztatu du Aguraingo erasoa 'kale borroka' ekintza "larria" izan dela.

Agurainen eraso dioten Lanbideko bulegoa. EITB
Agurainen eraso dioten Lanbideko bulegoa. EITB
Agurainen eraso dioten Lanbideko bulegoa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak errefusatu egin du Agurainen Lanbideko bulego batek izan duen erasoa, eta 'kale borroka' ekintza izan dela baieztatu du. Hori horrela, hura "argi eta irmo" gaitzesteko dei egin dio ezker abertzaleari.

Radio Popular-Herri Irratia kateari egindako elkarrizketa batean, Aresek esan du erasoaren 'modus operandi'a 'kale borroka' ekintzetan erabili ohi dena dela.

"Lehergailua prestatu egin behar da, baina, dena dela, inportanteena mundu guztiak gaitzestea da", nabarmendu du.

Herrizaingo sailburuak adierazi du "argi" dagoela "inoiz baino kale-eraso gutxiago" daudela: "Erasoek ez dute zerikusirik Batasunaren munduak antolatzen ohi zituenekin, eta beste eraso batzuk lan aldarrikapenak izan dira, baina kale borroka kasu batzuk ere eman dira, eta hau adibide larria da", esan du.

Nolanahi erem Aresek zehaztu du datuek erakusten dutela ETAk ez duela "jarduera terroristarik" une honetan.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak errefusatu egin du Agurainen Lanbideko bulego batek izan duen erasoa, eta 'kale borroka' ekintza izan dela baieztatu du. Hori horrela, hura "argi eta irmo" gaitzesteko dei egin dio ezker abertzaleari.Radio Popular-Herri Irratia kateari egindako elkarrizketa batean, Aresek esan du erasoaren 'modus operandi'a 'kale borroka' ekintzetan erabili ohi dena dela."Lehergailua prestatu egin behar da, baina, dena dela, inportanteena mundu guztiak gaitzestea da", nabarmendu du.Herrizaingo sailburuak adierazi du "argi" dagoela "inoiz baino kale-eraso gutxiago" daudela: "Erasoek ez dute zerikusirik Batasunaren munduak antolatzen ohi zituenekin, eta beste eraso batzuk lan aldarrikapenak izan dira, baina kale borroka kasu batzuk ere eman dira, eta hau adibide larria da", esan du.Nolanahi erem Aresek zehaztu du datuek erakusten dutela ETAk ez duela "jarduera terroristarik" une honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Delituak Lanbide bideoak Gaurko titularrak Agurain argazkiak Eguneko albisteak Arabako Lautadako kuadrilla