Politika -
Adierazpen instituzionala
Idahok ETAren azken urratsa goraipatu eta bake prozesu bat eskatu du
Idahoko Estatu Gaietarako batzordeak ETAren azken adierazpena txalotu eta Espainiako, Frantziako, EAEko eta Nafarroako Gobernuei "bake iraunkorra lortzeko" bake prozesu bat abian jartzeko eskatu die.
Erredakzioa
Idahoko Estatu Gaietarako batzordeak ETAren azken adierazpena txalotu (indarkeria behin-betiko utzi duela) eta Espainiako, Frantziako eta EAEko eta Nafarroako Gobernuei "bake iraunkorra lortzeko" bake prozesu bat abian jartzeko eskatu die.
Aipatu batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du, ETAren irapargena "goraipatzeko" eta erakundeei "euren ekintzen bidez elkarrizketa bultza dezaten, bake iraunkorra lortzeko".
Zentzu honetan, erakunde ezberdinei "babesa eta laguntza" eskaini die, bakea lortzeko negoziazio prozesu bat irekitzeko. "Terrorismoaren biktima guztien errekonozimendua" eta "erreferendum baterako aukerak aztertzeko" eskera egin du Idahok.
Idahoko Estatuaren adierazpen ofizial horren berri emango diete AEBetako Estatu idazkariari, AEBetako Senatu eta Kongresuari, Legebiltzarreko Idahoko ordezkariei, Espainiako gobernuburuari, Frantziako lehendakariari eta Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariei.