Politika -

Bake prozesua

Lokarrik indar guztien elkarrizketa foroa eskatu dio lehendakariari

Lokarrik "euskal gizartean ordezkaritza duten indar politiko guztiak elkarrizketa politikorako gunean sartzeko" eskatu du.

Paul Rios (Lokarri). Argazkia: EITB.
Paul Rios (Lokarri). Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, "euskal gizartean ordezkaritza duten indar politiko guztiak berdintasun egoeran parte hartzeko elkarrizketa foroaren" burua izateko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari.

Lokarrik "Bake prozesuaren behatoki sozialaren" azken txostenaren ondorioak aurkeztu ditu gaur Donostian. Otsailean galdeketa bati erantzun dioten 1.042 pertsonaren iritzia jasotzen du txosten horrek.

Lokarriren agiri baten arabera, inkestatu gehienek bake prozesuaren harira iritzi pesimistagoa daukate: 2011ko udazkenean bake prozesuaren egoeraren batez besteko nota 7,76koa zen, eta orain, aldiz, 6,41ekoa da.

Inkestatu gehienen iritziz, "Gobernuaren mugimendu positiboen ezak blokeo eta geldialdi sentsazioa sortzen dute"; dena den, bake prozesuak atzerakorik ez duela uste dute inkestatu gehienek.

Txosten horren ondorioen harira, Lokarrik zenbait gomendio prestatu ditu bake prozesuari laguntzeko.

Lokarrik "alderdi politiko guztien elkarrizketa politikorako gunea" sortzeko eskatu dio lehendakariari.

Alderdi politiko guztien parte hartzea bermatzeko, Sorturen legalizazioa eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea