Politika -
Jaurlaritzaren dekretua
1960an hasita hartuko dituzte aintzat motibazio politikoko biktimak
Terrorismoaren biktimak aintzat hartzeko oinarri gisa ezarrita dagoen lehen urtea hartuko dute dekretu honetarako ere. 1968 eta 1978 urteen artekoak jasotzen zituen lehen txostenaren zirriborroak
Erredakzioa
1960tik aurrera hasiko da Jaurlaritza motibazio politikoko biktimak aintzat hartzen, eta ez 1968tik aurrera, txostenaren lehen zirriborroak jasotzen zuenez.
Hainbat alderdik, EAJk eta EAk tartean, alegazioak aurkeztu dituzte, motibazio politikoko biktimak aintzat hartzeko orduan terrorismoaren biktimen kasuan oinarri gisa ezarrita dagoen lehen urtea ezartzeko.
Jaurlaritzak onartu egin du eskaera, eta, beraz, 1960 eta 1978 urteen arteko epea jorratuko du motibazio politikoko biktimak aintzat hartzeko udaberri bukaeran edo uda hasieran onartuko duten lehen dekretuak.
Idoia Mendia Justizia sailburuak eta Manuela Carmena magistratu ohiak eman dute aldaketaren berri, Parlamentuaren Batzordean.
Bigarren dekretua
Batzorde horretan, gainera, 1978tik aurrerako biktimak aintzat hartuko dituen bigarren dekretua osatzeko lanak abiatu dituztela iragarri dute Mendiak eta Carmenak.
Atxilotuei egindako ustezko torturengatik irekita dauden prozeduren inguruko epaiak botere Judizialari eskatu dizkiotela azaldu dute, eta epaiok jasotzearen zain daudela orain.