Politika -
Euroeskualdea
Akitania-Euskadik amankomuneko proiektuak egiteko funtsa onartu du
Akitania-Euskadi Euroeskualdeko Batzordeak 900.000 euroko diru funtsa jarri du abian berrikuntzan, hezkuntzan eta kulturan, besteak beste, amankomuneko proiektuak martxan jartzeko asmoz.
Erredakzioa
Alain Rousset presidentea den Akitania-Euskadi Euroeskualdeko Batzordeak amankomunean lan egiteko proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak onartu ditu, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Akitania-Euskadi diru-funtsak 900.000 euro izango ditu eta kulturarekin, berrikuntzarekin, garapen ekonomikoarekin eta folklorearekin, besteak beste, lotutako mugaz bestaldeko 50 proiektu inguru finantzatzeko helburu izango du.
Aurten, lehenengo aldiz, Euroeskualdea izango da bakar-bakarrik diru-funts hura kudeatuko duena. Horrela, dirua eskatzeko leihatila bakarra egonda, izapideak erraztuko direla espero dute arduradunek. Gainera, proiektuek arduradun bakarra izango dute.
Bestalde, 2020ra bitartean eragile guztien partehartzearekin plan estrategiko bat landuko du Euroeskualdeak, hiru ildo jorratuta: mugikortasun jasangarria eta hazkunde iraunkorra sustatzea eta eskualdeko nortasuna suspertzea.
Gainera, trena abiapuntutzat hartuta, Baionatik Donostiarainoko mugikortasunaren gainean azterketa bat egingo du Euroeskualdeak.