Politika -

Eskutitz baten bitartez

Urrusolok presoen espetxealdia luzatzea egotzi dio ezker abertzaleari

Indarkeria errefusatzeagatik ETAtik bota zuten preso honen arabera, "onartezina da Batasunak presoen etorkizuna ETAren azken hondarren eskuetan utz izana".

Joseba Urrusolo Sistiagak gogo salatu du ezker abertzalearen jokaera. Argazkia: EITB
Joseba Urrusolo Sistiagak gogo salatu du ezker abertzalearen jokaera. Argazkia: EITB
Joseba Urrusolo Sistiagak gogo salatu du ezker abertzalearen jokaera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Urrusolo Sistiaga indarkeria errefusatzeagatik eta 'Langraiz bidearekin' bat egiteagatik ETAtik bota egin zuten presoak ezker abertzaleari leporatu dio ETAren presoen espetxealdiak luzatu izana, Deiak kazetak igande honetan zabaldutako "Pausoz pauso hauteskundeetaraino, espetxealdi luzeagoa presoentzako" izenburuko eskutitz baten arabera.

Urrusolok gogor salatu du ezker abertzaleak joan den otsailaren 26an Donostiako Kursaalen aurkeztutako dokumentua ("Konponbide haizea dabil" izenburukoa). Urrusolok gogoratu duenez, "zigorraren bi edo hiru heren bete dutenentzako askatasunari buruz ari da ezker abertzalea adierazpen honetan baina zergaitik ez arinago, legeak hala aurreikusten baldin badu?".

"Zentzu honetan, Gernikako Adierazpena presoentzako egokiagoa zen, legeak ezarritako baldintzak beteta, guztiontzako espetxe onurak planteiatzen dituelako", azpimarratu du. "Gauzak horrela", gaineratu du, "onartezina da Batasunak presoen etorkizuna ETAren azken hondarren eskuetan utz izana, haiek inor baino hobeto badakitelako utzikeria horrek, besteak beste, Loiolako prozesua bertan behera geratzea ekarri zuela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea