Politika -

Gil auzia

Basagoiti:'Gilek egindakoa inork egingo balu, kalera botako nuke'

Txosten fiskal pertsonal bat komunikabideetara nola iritsi den eta politikari batek horrelako ondasuna nola izan dezakeen argitu beharko direla esan du Basagoitik.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak ziurtatu du, berak "kale gorrira" botako lukeela PPko kideren batek Gilek egindakoa egingo balu.

"Niri, PPko ordezkari batek, 800.000 euroko txalet bat erosi duela esaten badit eta kopuru hori nondik atera den zalantzarekin banago, kale gorrira batako nuke azalpenik ematen ez badu", esan du.

Bere ustez, bi gauza argitu behar dira, batetik, "txosten fiskal pertsonal bat komunikabideetara nola iritsi den", eta bestetik, "nola politikari batek horrelako ondasuna izan dezakeen".

Basagoitiren ustez, gai honek Patxi Lopezi kalte egin dion ala ez galdetzea ez da garrantzitsua, "horrelako gauzekin, politikariekiko gizartearen mesfidantza aregaotu egiten baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea