Politika -
Melchor Gil auzia
PPk batzorde bat eratzea eskatu du, Gil auziaren filtrazioa ikertzeko
PSEko buruzagiaren datu fiskalak zehazten zituen dokumentua izenik gabeko gutunazalean batean eta mezulari bidez heldu zen zenbait komunikabidetara.
Erredakzioa
Melchor Gil buruzagi sozialistaren datu fiskalak komunikabideetara nork filtratu zituen ikertzeko batzorde bat eratzea proposatu du Alderdi Popularrak Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Patxi Lopez lehendakariaren koinatuak Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean salaketa jarri du, bere "dokumentu pertsonalak eta konfidentzialak" aireratu direlako. Era berean, Bizkaiko Diputazioak ikerketa bat jarri du abian, filtrazioaren jatorri zein den argitzeko asmoz.
Bizkaiko Ogasunak Melchor Gil ikertu zuen, Castro Urdialesen erosi zuen txaletaren dirua nondik jaso zuen jakiteko eta auzia Fiskaltzaren esku utzi zuen, baina honek ustezko iruzurraren kasua artxibatu egin zuen. Orain Gilek berak emandako dokumentuak aztertzen ari dira. PSEko buruzagiaren datu fiskalak zehazten zituen dokumentua izenik gabeko gutunazalean batean eta mezulari bidez heldu zen zenbait komunikabidetara.
Jose Antonio Pastorrek gaur adierazi duenez, ikerketa batzorde bat eratzea eskatu izana ulertzen du, baita Alderdi Popularrak aipatu auzia zorrotz aztertzea eskatu izan ere.
Antonio Basagoitik Melchor Gilen ondasunak judizialki nahiz politikokiko ikertzea eta azkeneraino heltzea eskatu du gaur.