Itxi

2022/01/07

23:10

Politika

Koronabirusa

Pilar Garrido: "Osakidetzak kolapso egoera bizi du"

E. L. | EiTB Media

Egoeraz jabetzeko "Euskadiko edozein anbulatoriora hurbiltzearekin nahikoa da", esan du Ahal Duguko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan.

  • Pilar Garrido Ahal Duguko koordinatzaile nagusia. Irudia: Radio Euskadi

    Pilar Garrido Ahal Duguko koordinatzaile nagusia. Irudia: Radio Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Osakidetzak kolapso bat egoera bizi du", salatu du Pilar Garrido Ahal Duguko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan.

Egoeraz jabetzeko "Euskadiko edozein anbulatoriora hurbiltzearekin nahikoa da", erantsi du.

Zentzu horretan, osasun sistema publikoa indartzeko proposamena gogorarazi du koalizio moreko ordezkariak. Osakidetzatik kaleratutako 4.000 osasun profesional lanera itzultzea eskatu du. Azken egunetan ekimenaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri du Ahal Duguk.

Osasun zerbitzu publikoa "hondatzen ez jarraitzea" aldarrikatu du Garridok. Sinadura bilketaren garrantzia azpimarratu du politikariak, "Osakidetza osasun sistema duin bat berriro izateko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;