Politika -
Espetxe politika
Ezker abertzaleak espetxe araudia betetzeko eskatu dio PPri
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea Jesus Loza bizikidetzarako ordezkariari mintzatu zaio, eta Gobernuari gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatzeko erregutu dio.
Erredakzioa
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak "aitzakiak alde batera uzteko eta espetxe politikaren araudia betetzeko" eskatu die Gobernuari eta Antonio Basagoitiri.
Urtarrilean hildako Blanca Antepara, Iñaki Ormaetxea ETAko presoaren amari omenaldia egin diote Donostian, eta bertan, Maribi Ugarteburuk, presoen familiekin "erruleta errusiarrera" jokatzeari uzteko exijitu dio Gobernuari, baita "salbuespen neurriekin" amaitzeko ere.
Bestalde, Maribi Ugarteburu Jesus Loza bizikidetzarako ordezkariari mintzatu zaio, eta Gobernuari gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatzeko erregutu dio. Eskaera hau, euskal gizartearen "gehiengoak" babesten duela esan du. Honen harira, ezker abertzaleaz gain, "beste askok" ere salbuespeneko neurriak desagertzea, Parot doktrina baztertzea eta gaixotasun larriak dituzten ETAko presoak aske uztea eskatzen dutela gaineratu du.