Politika -
Hauteskundeak
Rajoyk datozen hilabeteetan erreforma gehiago izango direla esan du
Rubalcabak ziklo aldaketa ikusten duela esan du. Andaluziako eta Asturiaseko hauteskundeen harira lehen iritzia eman dute Rubalcabak eta Rajoyk.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea oso arro dagoAndaluziako PPrekin eta bere burua den Javier Arenasekin; izan ere,"emaitza oso onak" lortu ditu igandeko hauteskundeetan, gobernatuko ezduen arren. Rajoyren hitzetan, erreformekin jarraituko dute, "Espainiaezin baita geldirik gelditu".
"Politikan ez da beti nahi dugunguztia lortzen", esan du Rajoyk, hauteskundeetako lehen balorazioan.Rajoy Seulera heldu da gaur Segurtasun Nuklearreko II. Goi-bileran partehartzeko.
Rajoyren esanetan, hauteskundeetako emaitzak "ez diraerabateko porrota izan"; izan ere, popularrek historiako emaitzarikonenak lortu dituzte, eta hauteskundeak irabazi dituzte, nahiz etagobernatzeko beharrezkoa duten gehiengo lortu ez dute.
Ministroen Kontseiluak Estatuko aurrekontu orokorrak onartuko ditu datorren ostiralean; aurrekontu "oso zorrotzak" izango direla gaineratu du Rahoyk. Halaber, apirilean eta maiatzean erreforma gehiago etorriko direla esan du.
Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren hitzetan, Andaluziako eta Asturiaseko hauteskundeetako emaitzek ziklo aldaketa ematen ari dela erakusten dute, eta espainiarrek "hemendik ez" esan diotela PPri.
Rubalcabak Andaluziako eta Asturiaseko hauteskundeen harira bere iritzia eman du, eta espainiarren "konfiantza" berreskuratzeko "bidaiaren hasiera" dela adierazi du. Hala ere, PSOEk oraindik "egiteko asko" duela gaineratu du.
Rubalcabak prentsaurrekoan azaldu duenez, Jose Antonio Griñanek, Andaluzian, eta Javier Fernandezek, Asturiasen, PSOEko zuzendaritzaren babesa dute erkidego horietako gobernuak osatzeko negoziazioak egiteko. "Eskuak erabat libre dauzkate", esan du.