Politika -
Auzitegi Nazionala
Frantziak bi hilabeterako entregatuko du Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia
ETAko kide ohia 2002an Bilbon izandako atentatu batengatik epaituko du Auzitegi Nazionalak.
AGENTZIAk | EITB MEDIA
Frantziak bi hilabeterako entregatuko dio Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko buruzagi ohia Espainiari, 2002ko urtarrilaren 12an Bilbon izandako atentatu batengatik epaitzeko. ETAren eraso horrek kalte materialak egin zituen.
Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan egin du iragarpena, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako hainbat eskaerari erantzunda.
Horren ildotik, frantziar epaileek onartu egin dute bi hilabeterako entregatzea, baina informazio gehiago eskatu diote Espainiari, Auzitegi Nazionalaren beste zenbait eskaeraren inguruan erabakia hartzeko. Apirilaren 6an beste saio bat egitea espero dute.
Auzitegi Nazionalak sei hilabeterako entrega eskatu zuen, eta Aspiazuren defentsak hilabetekoa nahi zuen bakarrik, egun dagoen espetxean (Lannemezan, Frantziako hegoaldea) abokatuarengandik hurbilago dagoela argudiatuta.
ETAko buruzagi ohiari 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Frantzian, eta datorren hamarkada arte egongo da preso herrialde horretan.
Gainera, Espainian 377 urteko zigorrera kondenatu zuen 2011n, 21 hilketa saikera eta beste hainbat delitu terrorista egotzita.