Politika -
Hirugarren aldiz, 2010etik
Ibai Peña Segiko ustezko kidea atxilotu dute Frantzian
ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondoren lehen atxilotua izan zen.
Erredakzioa
Ibai Peña Segiko ustezko kidea atxilotu dute asteazken honetan Frantzian, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez. Epailearen esku geratuko da datozen orduotan.
Peña bilatzeko agindua eman zuen Espainiako Justiziak. Izan ere, 'kale borroka' ekintzetan parte hartu izana egotzita, epaiketara deitu zuten 2009an, baina ez zen agertu.
1987an jaio zen Peña, Gasteizen, eta, Segiko kide izatea leporatuta, ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondoren lehen atxilotua izan zen. Atxilotu eta hainbat ordutara aske utzi zuten, Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko Europa mailan eman zuen agindua aurretik atzera botata baitzeukan Frantziak.