Politika -
Kataluniako Auzitegiaren epaia
Kataluniako Auzitegi Nagusiak gutxienez irakaskuntzaren % 25 gaztelainaz egotearen alde egin du
Kataluniako Hezkuntzan % 25 gaztelaniaz egitera behartzen zuen epaia irmoa da, beraz. Hezkuntza kontseilariak bi hilabeteko epeari heldu dio dagoeneko epaiari erantzuteko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kataluniako Auzitegi NagusiaKataluniako Hezkuntzan % 25 gaztelaniaz egitera behartzen zuen epaiaren alde egin du. Generalitateak bi hilabeteko epea du epaia betearazteko.
Ildo horretan, Josep Gonzalez-Cambray Generalitateko Hezkuntza kontseilariak epe horri heldu dio Auzitegi Nagusiari erantzuteko. Cambrayk argitu du sailetik bazekitela zer gertatuko zen, prozedura judizialaren parte delako, eta orain 10 eguneko epea dutela jakinarazpen hori Auzitegi Nagusiari jakinarazteko.
"Epaia jakinarazten denetik edo epaitza betetzeko epaian ezarritako epetik bi hilabete igaro ondoren, alderdietako edozeinek eta eragindako pertsonek nahitaezko betearazpena eskatu ahal izango dute", adierazi du.
Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Kataluniako hezkuntza sistemaren barruan gutxienez % 25 gaztelaniaz irakasteko betebeharra, Generalitatearen errekurtsoa atzera bota ondoren.