Politika -
Biktimak
Iturgaizek Estatuko segurtasun indarrei "ordaina" emateko eskatu dio Jaurlaritzari
PPren buruak uste du Jaurlaritza "50 urte berandu" iritsi dela, eta aitortza lortzeko lehenik "Bildu-Sorturekin lotura guztiak apurtu" beharra daudela.
agentziak | eitb media
Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidenteak esan du Eusko Jaurlaritzak Estatuko segurtasun indarrei egin dien aitortza "50 urte berandu" iritsi dela. Horren harira, "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eta Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari "ordaina" emateko deia egin dio.
Iturgaizek Gregorio Ordoñezen hilketaren 27. urteurreneko ekitaldian egin ditu adierazpenok, Donostiako Polloe hilerrian, hainbat alderdikide inguruan zituela.
Iturgaizen ustez, "aitortza" hori emateko, lehenik "Bildu-Sorturekin dauden harreman guztiak apurtu" egin behar dira, alderdi horretan "pistolarik gabeko ETAk" agintzen duelako eta Estatuko segurtasun indarrak Euskal Herritik "desagertzea" nahi duelako.
"Etenik gabe saiatu dira", baina PPk segurtasun indarren lana defendatzen jarraituko du, "beti egin duen moduan", Iturgaizen arabera.