Politika -

Euskara tituluak

Euskararen salbuespen-dekretua onartu dute; indarrean apirilaren 17an

Euskaraz ikasi dutenek ez dute hizkuntza-eskakizuna frogatzeko azterketa ofizialik egin beharko.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. EFE
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. EFE
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak euskararen salbuespen-dekretua onartu du eta EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian apirilaren 16an argitaratuko da. Ondorioz, hurrengo egunean jada indarrean sartuko da.

Une horretatik aurrera, ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek ez dute hizkuntza-eskakizuna frogatzeko azterketa ofizialik egin beharko. Euskararen normalizazio prozesuan dekretua "aurrerapausoa" dela esan dute Hezkuntza Sailak eta Kultura Sailak.

"Euskarazko hezkuntza kalitatezkoa da, betiere, hobetu daiteke, baina ez dago beste hizkuntzetan ematen den hezkuntzaren azpitik", esan du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak.

Horren ustez, beraz, "euskaraz ikasi duten ikasleei hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiriak eskatzea ez da bidezkoa" Administrazioko eta beste erakundeetako lanpostuak eskuratzeko. "Herrialde normal bat bezala jokatzen ari gara, herritarrei euren hizkuntza ofizialean hizkuntza ziurtagiriak eskatu gabe", adierazi du.

Salbuespenak hainbat maila izango ditu. DBH eta Erdi Mailako lanbide heziketa erdia euskaraz egin eta Euskara gainditu dutenei B1 titulua aitortuko diete.

Batxilergoko edo Goi Mailako lanbide heziketako ikasketen % 50 eginez gero, B2 hizkuntza-eskakizuna izango dute eta C1 eskakizuna eskuratuko dute unibertsitate ikasketak dituztenak.

Dekretuak atzeraeraginezko izaera izango du 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako tituluen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea