Goiz kronika asteburua -

NAFARROA

Ruiz: "Ildo taktiko ezberdinak egonik ere, helburu bakarra du UPNk: boterea berreskuratzea"

Nafarroako EH Bilduko eledunak "erregimena berrezartzeko" ahaleginak ikusi ditu UPN eta PSNk lortu zuten akordioaren atzean, eta sozialistei egotzi die "estatu interesak" lehenestea Nafarroako politikaren gainetik.

Bakartxo Ruiz (EH Bildu), artxiboko irudi batean.
Bakartxo Ruiz (EH Bildu), artxiboko irudi batean.
Bakartxo Ruiz (EH Bildu), artxiboko irudi batean.

play icon 7:08

ANDER ALTUNA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kritiko eta kezkatuta mintzatu da Bakartxo Ruiz EH Bilduko ordezkaria Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Haren aburuz, azken egunotan Nafarroan gertatu dena politika "okerrenaren eta zaharrenaren" isla izan da. "Kezkagarriena da hemengo politika Madrilen interesen baitan bideratzea", esan du.

Bide horretan, ohartarazpen argia egin dio Maria Chivite buru duen alderdi sozialistari: "Erratzen ari dira, eta bide horretan tematzeak ondorioak izango lituzkete Nafarroako egoera politikoan, argi eta garbi".

UPNren balizko zatiketaz galdetuta, Ruizek uste du agerikoa dela "bi ildo" daudela, baina xedea bakarra dela. "Sozialistak eraman nahi dituzte betiko lekura, eta boterea berreskuratu". Gaineratu duenez, ez dute jasaten EH Bilduk baldintza dezakeen gehiengo politikorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñea gaur UPN Albisteak Nafarroako Alderdi Nafarroako albisteak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Irratia euskaraz