Politika -
Espetxeetako politika
Hirugarren gradua eman diote Diaz Urrutia KASeko kide ohiari
Barne Ministerioak preso honi emandako hirugarren graduari esker, espetxean bakarrik egin beharko du lo. Joan den ekainetik ETArekin apurtu ostean, Langraiz Okako espetxean dago.
Erredakzioa
Barne Ministerioak hirugarren gradua eman dio Joseba Andoni Diaz Urrutia KASeko kide ohiari. Joan den ekainetik Arabako Langraiz Okako espetxean dago. ETArekin era egiaztagarri batean apurtzen duten presoak bertara eraman ohi ditu Barne Ministerioak.
Iturri berdinek adierazi dutenez, orain arte presoak bigarren gradua zuen eta honi esker, kartzelatik zenbait orduz ateratzeko baimena zuen, asteburuetan salbu, lan egiteko edo ikasteko. Hirugarren gradu honekin Diaz Urrutia bakarrik lo egitera itzuli beharko da espetxera. Balditzapeko askatasuna lortzeko aurreko urratsa da hirugarren gradua.
Barne Ministerioaren iturriek azaldu dutenez, KASeko kide ohiak ETArekin apurtu zuen eta biktimei orokorrean barkamena eskatu zien (odol-delituak ez dituelako eta erantzunkizun zibila ez duelako).
Bestalde, Jorge Fernandez Diaz buru den sailak Langraiz Okako kartzelatik Salamankako Topaseko espetxera eraman du Ekaitz Samaniego Uriel Segiko kidea.