Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Barrena : 'Koherentea bada, Ezenarrok, bere akta Aralarri emango dio'

Pernando Barrenarentzat "harrigarria" da Aralarreko hiru legebiltzarkideak hanka sartzen ari direla ez konturatzea, "PSEk eta PPk batera txalo egiten dietenean".

Pernando Barrena Radio Euskadin. EITB
Pernando Barrena Radio Euskadin. EITB
Barrena: Ezenarrok, Basabek eta Oxelek aktak itzuli beharko lituzkete

05:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak uste du, Aintzane Ezenarrok, koherentea bada, bere akta Aralarri bueltatu beharko diola.

Aralarrek bizi duen krisiaz mintzatu da Barrena, izan ere, Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbek bakearen eta elkarbizitzaren lantaldearen alde bozkatu zuten Legebiltzarrean, euren alderdiak esan zuenaren aurka, ezker abertzalea "baztertzen" zuela esan baitzuen aurretik Aralarrek.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Barrenak gaiarekiko errespetua adierazi du, "Aralarren gaia delako". Baina, Ezenarrok aurretik egindako elkarrizketak berriz irakurri dituela esan du, eta bertan "legebiltzarkide kargua alderdiarena" zela esaten zuela, "ez berea", horregatik uste du "filosofía hori mantenduz gero, egoeraren bilakaera" argi egon beharko litzatekeela.

Gainera, "hanka sartzen ari direla ikusi beharko lukete, PSE-EEk eta PPk batera txalo egiten dietenean", esan du.

Bestetik, Amaiurretik kanpo egon daitekeen beste eremu abertzale eta ezkertiar bat eratzea "ameskeria" bat dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea