Politika -
Bilera
Uriarte gotzainak Rafa Diez Usabiagari bisita egin dio kartzelan
Joan den martxoan El Duesoko (Kantabria) espetxean izan zen Donostiako gotzain emeritua eta LAB sindikatuko lider ohiarekin bilera bat izan zuen, 'El Pais' egunkariak argitaratu duenez.
Errredakzioa
Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko lider ohiari bisita bat egin zion El Duesoko (Kantabria) kartzelan, 'El Pais' egunkariak astelehen honetan argitaratu duenez. Auzitegi Nazionalak 10 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Usabiagari, Arnaldo Otegirekin batera Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik.
Bileran hitz egindakoa zabaldu ez da zabaldu baina dirudienez, harreman ona dute.
Azken hamarkadetan paper aktiboa izan du Uriartek elkarkidetzan eta bake-prozesuan. Izan ere, 1998 eta 1999 urte bitartean (ETAk su-etena iragarri zuenean) bitartekari lanak egin zituen ETAren eta Jose Maria Aznarren Gobernuaren arteko negoziazioan.
Usabiagaren espetxe-zigorraren aurkako helegitearen gainean haren erabakia jakitera emango du laster Auzitegi Gorenak. LABeko lider ohiak 7 hilabete darama espetxean baina lehen behin-behineko espetxealdian ere egon zen 2010eko apirilera bitartean. Momentu hartan aske utzi zuten bere ama gaixo zegoelako.