Politika -
Aberri Eguna
Patxi Lopez:'Nazionalismoak Euskadi hausten du independentzia eskatuz'
Independentziaren aldeko mezuekin, Euskadi, "identitate eztabaida zaharrera" bueltatzeko arriskuan dagoela ohartarazi du Patxi Lopezek.
Erredakzioa
Alderdi nazionalistek egindako independentziaren aldeko mezuek "identitatearen eztabaida zaharrak" ekartzeko arriskua dutela esan du Patxi Lopez lehendakariak, "norgehiagokara eta blokeen politikara" bueltatuz eta Euskadi "hautsiz".
"Herritarrik gabeko aberria" izeneko artikulua argitaratu du lehendakariak bere blogean, ezker abertzaleak Iruñean eta EAJk Bilbon ospatu duten Aberri Eguna dela eta.
Aurten, mezu nazionalistek "inoiz baino gehiago bat egin dute, independentzia ia berehalako aukera gisa proposatuz". Bere ustez, "Kataluniako nazionalismoaren norabideak, 2014 urterako Eskoziako Alderdi Nazionalistak aurkeztutako erreferendumak eta euskal hauteskundeen gertutasunak" eragina izan dute.
Oraingoan "argi eta garbi esan dituzten mezuekin" identitatearen eztabaida berpizteko arriskuaz ohartarazi du lehendakariak, eta "gizarte anitzarentzat antzu eta kaltegarriak" direla gaineratu du.