Politika -

'Politika 2011' saria

Lokarrik bakearen alde egindako lana saritu dute atzerriko kazetariek

Lokarrik Atzerriko Prentsako Korrespontsalen Elkarteak ematen duen "Politika 2011" Saria jasoko du.

Paul Rios Lokarriko bozeramailea
Paul Rios Lokarriko bozeramailea
Paul Rios Lokarriko bozeramailea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri akordioa eta kontsultaren aldeko herritar sareak Atzerriko Prentsako Korrespontsalen Elkarteak ematen duen "Politika 2011" saria jasoko du.

"2011an jokatu duen papera eta Euskadin indarkeria amaitzea ahalbidetu duela kontutan hartuta", saria emango diote.

Atzerriko Prentsako Korrespontsalen Elkarteak uste du "bakerako bidean aro berria ezarri" duela beste eragile batzuekin batera Donostiako Nazioarteko Konferentzia antolatuz.

Saria asteartean emango dute, 19.30etan Madrilen, eta Ana Elvira koordinatzaileak eta Paul Rios bozeramaileak jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea