Politika -

Manifestua

Batzorde batek alderdia Casado ordezkatuko duen kongresua egin arte gidatzea nahi dute PPko militante batzuek

Testua sare sozialetan zabaltzen ari dira. Trantsizioa "ahalik eta laburrena" izatea eskatu dute.

Pablo Casado eta Isabel Diaz Ayuso. Argazkia: EFE
Pablo Casado eta Isabel Diaz Ayuso. Argazkia: EFE
Pablo Casado eta Isabel Diaz Ayuso. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado ordezkatuko duen kongresua egin arte kudeaketa batzorde batek alderdia gidatzea nahi dute Alderdi Popularreko militante batzuek. PPko kideek manifestua sinatu dute.

Testua sare sozialetan zabaltzen ari dira. Trantsizioa "ahalik eta laburrena" izatea eskatu dute, besteak beste, Adrian Pardo Galiziako Belaunaldi Berrien presidenteak.

"Azken egunetan ez dugu gure historiaren mailarik eman, ezta milioika espainiarren babesaren mailan egon ere, noski", azaldu dute manifestuan. Horregatik, azken egunetako gertakariengatik barkamena eskatzeko exijitu diote alderdiari.

"Gure alderdiaren egoitza nazionalaren aurrean militantziaren zati bat manifestazioa egiten ikustea hanka sartu dugunaren seinale da", azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco