Politika -

Bilera Ajuria Enean

Urkulluk eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren "osasun ona" egiaztatu dute

Legebiltzarrean izapidetzen ari diren proiektu "oso garrantzitsuak" birpasatu dituzte lehendakariak eta PSE-EEko idazkari nagusiak, eta Ukrainako egoeraren aurrean kezkatuta agertu dira.

Iñigo Urkullu eta Eneko Andueza Ajuria Enea jauregian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Eneko Andueza Ajuria Enea jauregian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Eneko Andueza Ajuria Enea jauregian. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren "osasun ona" egiaztatu dute astearte honetan, baita Exekutiboko bi bazkideen arteko "adostasun maila handia" ere.

Gainera, Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari diren proiektu "oso garrantzitsuak" birpasatu dituzte, Hezkuntza Legea esaterako; izan ere, ekarpenak egiteko epea ostiralean amaitzen da.

Ordubete baino gehiagoko batzar "adeitsu eta positiboa" egin dute Urkulluk eta Anduezak Gasteizen, Ajuria Enea jauregian, Euskadiko egoera politiko eta instituzionala aztertzeko, eta Ukrainaren egoeraren aurrean kezkatuta agertu dira.

Jaurlaritzako iturrien arabera, EAEko sozialisten buru izendatu zutenetik egitekoak ziren bilera, eta azken sei urteetan erakundeetan elkarlanean ari diren bi alderdien arteko harreman instituzionala nabarmendu dute.

Gobernu programaren eta 2021eko helburuen inguruko gogoeta egin dute hitzorduan.

Programa legegileak aparteko garrantzia izan du bileran, proiektu "oso garrantzitsuak" izapidetzen ari direlako; diru-sarrerak bermatzeko errentaren erreforma, berdintasun eta indarkeria matxistaren aurkako araudia (ostegunean bozkatuko dute) eta Hezkuntza edo Gazteria legeak, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza