Politika -
Eztabaida Radio Euskadin
PSE: 'Dirua egon badago baina Rajoyren Gobernuak bankuei eman die'
Dirua espekulatzaileak ordaintzeko erabili izana leporatu dio Gobernu zentralari Txarli Prieto PSEko legebiltzarkideak. Prietoren aburuz, erkidegoak murrizketen gaizkide egin nahi ditu Rajoyk.
Erredakzioa
Txarli Prieto PSEko legebiltzarkideak adierazi duenez, Gobernu zentralak hala esan arren, "dirua, egon badago" baina "bankuei eman eta espekulatzaileak ordaindu izana" egotzi dio Rajoyren Gobernuari. "Dirudienez, ez dute herritarren mesederako erabili", salatu du. Halaber, erkidegoak murrizketen gaizkide egin nahi izatea leporatu dio Rajoyri.
Radio Euskadin izandako eztabaida politikoan Prietok esan duenez, Patxi Lopezek autogobernua defendatuko du eta "gauzak egiten ari den modua saihesteko epaitegietara joko dugu".
Prietok adierazi duenez, "murrizketen oinarrian ustezko diru falta bat dago eta ondorioz, ezin direla zerbitzuak mantendu" baina "dirua egon badago baina Rajoyren Gobernuak bankuei eman eta espekulatzaileak ordaintzeko erabili du". "Dirudienez, ez dute herritarren mesederako erabili", salatu du.
"Debekualdia amaitu dela eta edozein gauza egin daitekeela ematen du. Gobernura iritsi direnean nola zeuden gauzak ez zekiten baina herrialde bat gidatzen jakin behar da eta hori ezin daiteke aitzakia bezala erabili", ohartarazi du sozialistak.
"Euskaldun garen heinean, autogobernua gorputzaz eta arimaz defendatuko dugu, lehendakariak esan duen bezala eta gauzak egiten ari den modua saihesteko epaitegietara joko dugu".
Zentzu honetan, Autonomia Erkidegoak murrizketen gaizkide egin nahi izana leporatu dio Rajoyri. "Gobernu honi ez zaio ongizate sozialeko eredu hau gustatzen eta ez du bakarrik nahi egin. Ondorioz, erkidegoekin higadura hori partekatu nahi du, errua banatzeko, hain zuzen ere", ondorioztatu du Prietok.