Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Herri galdeketa Iruñean, maiatzaren 14an: errepublika edo monarkia Espainiako Estatuarentzako

"Egungo biztanleriaren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan, eta botoa emateko aukera izan zuenak, Estatu eredua aukeratzeko betarik ez zuen izan", azaldu dute antolatzaileek.

Juan Carlos I.a errege emeritua eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua eta Felipe VI.a Espainiako erregea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monarkia edo Errepublika Herri Galdeketa Estatuko Plataformak maiatzaren 14an egin beharreko kontsulta aurkeztu du asteazken honetan, Iruñean, Nafarroan osatu berri den plataformaren bidez. Espainiarentzako estatuburu ereduaren inguruan galdetuko diete herritarrei, monarkia edo errepublika.

Erkidego bakoitzean plataforma batek antolatuko du herri galdeketa, nahiz eta horietako batzuk oraindik osatzeko prozesuan daude. Espainiako hiri handi eta herri guztietan mahaiak izatea espero dute antolatzaileek. Herritarrei zernahi bozkatzeko eskatu diete.

"Egungo biztanleriaren gehiengoak ez zuen 1978ko Konstituzioa bozkatzeko aukerarik izan, eta botoa emateko aukera izan zuenak, Estatu eredua aukeratzeko betarik ez zuen izan. Horregatik, plataforma zabal eta anitza osatu dugu, herritarrak bi aukeren inguruan iritzia eman ahal izateko Estatu mailako herri galdeketa bultzatu dugu", adierazi du Javier de Miguel plataformako kideak.

"Kontsulta loteslea izango ez dela badakigu, baina adierazpen bide bat da, parte hartzeko bide bat, eta ekintza demokratiko bat, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko", erantsi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Iruñea Nafarroa Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak