Politika -
Birgirzarteratze plana
PSOE planaren alde, 'ETAko alderik gogorrenari kalte egiten diolako'
Espetxe-politika terrorismoaren politikaren parte izanda, PSOEk beti PPren alde egingo duela azpimarratu du Elena Valencianok.
Erredakzioa
PSOE Gobernuak terrorismoarekin lotutako presoen birgirzarteratze-planaren alde dagoela esan du Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak. Valencianoren hitzetan, ekimenak "ETAko alderik gogorrenari" kalte egiten dio.
Espainiako Telebistan egindako elkarrizketan, Valencianok PPk terrorismo delituak egin dituzten presoak birgirzarteratzeko plana izan du hizpide. Plan hori ETAko presoei zuzenduta dago, baina ez beraiei bakarrik, GRAPOren, talde yihadisten eta antolatutako krimenaren presoei ere eragiten die.
Sozialisten ordezkariaren arabera, PSOEk ez zuen Gobernuaren ekimenaren berririk, hori da, behintzat, alderdikideek berari helarazi dioten informazioa.
"Erabaki ona hartu dute"
Espetxe-politika terrorismoaren kontrako politikaren parte denez, gai horretan PSOEk beti Gobernuaren alde egingo duela azpimarratu du Valencianok.
"Ez ditugu planaren zehaztasunak ezagutzen, baina horrek min egin lekioke ETAko alderik gogorrenari, eta, ondorioz, ondo hartutako erabakia da", gaineratu du.