Politika -
Bakeari buruzko lantaldea
Aralarrek bake lantaldean parte hartuko duela esan du
Guztien artean pausoak ematearen alde dago alderdia, "itzulerarik gabeko bakea lortzeko, non ez dagoen garailerik ezta galtzailerik ere".
Erredakzioa
Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan sortu litekeen bake lantaldean parte hartzeko prest dagoela azaldu du, alderdi guztiek "baldintza berdinetan" parte hartu ahal izango dutelako bertan.
Rebeka Ubera prokuradoreak eta Ernesto Merino Gipuzkoan alderdiaren koordinatzaileak Gipuzkoako Legebiltzarrean emandako prentsaurrekoan eman dute horren berri.
Merinok azaldu duenez, Aralar "guztien artean pausoak ematearen" alde dago, "itzulerarik gabeko bakea lortzeko, non ez dagoen garailerik ezta galtzailerik ere". Hori zilegi izateko bidea salbuespenik gabeko elkarrizketa da, integratzailea eta bazterketarik egiten ez duena.