Politika -

Ukrainako gerra

Espainiak Errusiako enbaxadako 25 diplomazialari kanporatu ditu, eta Kremlinek esan du erantzun egingo duela

Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak adierazi du "Espainiaren segurtasunerako mehatxua" direlako kanporatu dituztela. Errusiako Gobernuak ohartarazi du "horrelako erabaki guztiek dagokien erantzuna" jasoko dutela.

Hala iragarri du Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak. Argazkia: EFE.
Hala iragarri du Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak. Argazkia: EFE.
Hala iragarri du Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Errusiak Espainian duen enbaxadako 25 diplomazialari eta langile kanporatzea erabaki du astearte honetan, "gure herrialdearen segurtasunerako mehatxu bat direlako".

Hala iragarri du Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta esan du Ministerioa kanporatuen zerrenda amaitzen ari dela, eta balitekeela "gehiago" izatea.

Horrela, Lituaniak (enbaxadorea kanporatu du) eta Frantziak eta Alemaniak (diplomazialari errusiar ugari kanporatu dituzte) hasitako bide beretik jo du Espainiako Gobernuak, haien jarduera "segurtasun-interes nazionalen aurkakoa" dela argudiatuta.

Europar Batasunak ere iragarri du Errusiaren kontrako neurri gehiago hartzea erabaki duela eta, besteak beste, herrialde horretako hainbat diplomazialari kanporatuko dituela.

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzarri Politikako goi-ordezkariak adierazi du kargu horrek eskatzen duen estatusaren kontrako jarrera erakutsi dutela diplomazialari errusiarrek, eta erantsi du Vienako Ituna urratzera iritsi direla.

Bien bitartean, Errusiako Gobernuak ziurtatu du Espainiako Gobernuak hartu duen erabakiari "erantzun bat" emango diola.  

"Horrelako erabaki guztiek dagokien erantzuna jasoko dute", ohartarazi du Maria Zajarova Atzerri ministro errusiarrak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Europar Batasuna Errusia albisteak Espainiako Gobernua Espainia Alemania argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua gaur Errusia-Ukraina gerra