Politika -

Hauteskunde-kanpaina

Sarkozyk 'nazioak ahultzen uztea' leporatu dio Europari

Hollandek, bestalde, "doikuntza herrien gaindiezineko zerumuga" ezin daitekeela izan esan du Parisen egindako ekitaldi jendetsuan.

Sarkozyk eta Hollandek kanpainia bukaerako ekitaldi jendetsuenak egin dituzte. Efe.
Frantzia hauteskundeak | Nazioak ahultzea egotzi dio Sarkozyk Europari
Egundoko gerra-mitina Sarkozyren eta Hollanderen artean

01:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako jarduneko presidentea eta Eliseorako hautagaiak  globalizazioaren kontrako borrokaren eta mugak berrezartzearen alde egin du, eta Europari nazioak gehiegi ahuldu izana egotzi dio.

"Europak nazioak gehiegi ahultzen utzi ditu. Gaur egun irabazle ateratzen diren herriak espiritu nazional indartsua dutenak dira" esan du Sarkozyk Tolosan egindako mitin handian. Ekitaldia zuzenean eman dute Frantziako beste sei hiri handietan.

Sarkozyrentzat okerreko erabakia izan da "muga politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta moralak" desagertaraztea, horrek "anabasa sortu duelako".

Hollande, Parisen

François Hollande hautagai sozialistak, berriz, datorren igandeko hauteskundeak garrantzitsuak dira Frantziarentzat, baina baita Europar Batasunarentzat ere. Hollandek kanpainako azken mitin handia eman du Parisen.

"Itxaropenaren, errekuperazioaren eta justiziaren mezua daramazue; Europa hazkundearen eta etorkizunaren bidean sartzeko ezinbesteko mezua", esan du Hollandek jarraitzaileen animo bizien artean.

Sozialistaren programan Europako finantza-orekaren ituna berrikusteko proposamena agertzen da. Horren harian, "doikuntza herrien gaindiezineko zerumuga" ezin daitekeela izan esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea