Politika -

mobilizazioa

Nafarroako Torturatuen Elkarteak tortura kasuen aitortza eskatu du

Elkarteak mobilizazioa deitu du Iruñean ekainaren 25erako, Torturaren Biktimen Arretarako Nazioarteko Egunaren bezperarako, hain zuzen.

Nafarroako Torturatuen elkartearen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Nafarroako Torturatuen elkartearen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Torturatuak izan diren pertsonen erreparazioa ez errepikatzeko “urrats sendoak” eskatu dituzten Nafarroan

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Torturatuen Ekarteak mobilizazioa deitu du ekainaren 25erako, Torturaren Biktimen Arretarako Nazioarteko Egunaren bezperarako, hain zuzen. Hala, Nafarroan 1960tik 2012ra izandako tortura kasuen aitortza ofiziala eskatu nahi dute.

Sareak ohar baten bidez adierazi duenez, azken urteotan "aurrerapausoak izaten ari dira Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek Nafarroan torturatutako pertsonen aitortzarako eta erreparaziorako bidean", baina "oraindik bide luzea dugu aurretik, zentzu horretan".

Hori dela eta, eskatu dute "pauso irmoak eman daitezela Nafarroan 1960tik 2012ra izan diren tortura kasuen aitortza ofizialerako, hainbeste inpunitate hamarkadarekin amaitzeko".

"Gizarteari eta belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea, hori baita praktika hau desagerrarazteko modurik eraginkorrena. Inork ez dezala inoiz guk bizitakoa berriro bizi", nabarmendu du elkarteak.

Hala, ekainaren 25eko 18:30ean Iruñeko Baluarte plazatik aterako den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du elkarteak, Torturaren Biktimen Arretarako Nazioarteko Egunaren bezperan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñeko albisteak Euskal herriak Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak Polizia indarkeriari buruzko albisteak