Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Uraldek Pegasusi buruz: "Gobernuak emandako azalpena ez da nahikoa izan, ikertu egin behar da"

"Ikerketa batzordea eratu behar da, eta erantzukizunak argitu, halakorik berriro gerta ez dadin", esan du Unidas Podemoseko diputatuak.

Juantxo Lopez de Uralde, elkarrizketan. Argazkia: EITB MEDIA
Juantxo Lopez de Uralde, elkarrizketan
Juantxo Lopez de Uralde, elkarrizketan. Argazkia: EITB MEDIA

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatu eta Aliantza Berdeko koordinatzailearen arabera, Pegasus programarekin egindako ustezko espioitzari buruz, "Gobernuak emandako azalpena ez da nahikoa izan, ikertu egin behar da, ikerketa batzordea eratu eta erantzukizunak argitu, berriro halakorik gerta ez dadin".

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean, Uriartek berretsi egin du "erantzukizun politikoak baldin badaude, ondorioei aurre egin" behar zaie, "ezin da onartu zuzenbide estatu batean politikariei espioitza egitea".

"Ez dakit zergatik PSOEk ez duen harago joan nahi, Margarita Roblesek (atzo) emandako azalpenak ez ziren nahikoak izan, ez dute ezer argitu, Gobernuak ikerketa egin behar duela noiz onartu zain gaude", gaineratu du.

Edonola ere, diputatu arabarrak ez du uste Kongresuko oreka politikoa hautsiko denik gai honengatik, espero baitu Espainiako Gobernuak "jarrera aldatu, zuzendu, eta gobernukideen arteko normaltasuna berreskuratzea".

Bestalde, Lopez de Uralde Gaztela eta Leonen berriki osatu den koalizio gobernuari buruz ere mintzatu da, eta oso kritiko agertu da, bere esanetan, "kezkatuta egoteko moduko arrazoiak daude. Eskuin muturrak eskuin moderatuaren babesarekin ikusten du bere burua, Europan ez bezala, han (eskuin muturra) baztertu egin bata". "Gertatutakoa mugarri da, aktibatu beharra dago errepikatu ez dadin", azaldu du.

Frantziako politikako egoeraren inguruan, tamalgarritzat jo du Jean-Luc Melenchonek ezkerraren babesa handia jaso ez izana, "Berdeen, Alderdi Sozialistaren eta Komunistaren babes handiagoa jaso izan balu, seguruenik Le Penek ez zuen lortuko bigarren itzulira heltzea". "Ezkerrrak gogoeta egin behar du honen inguruan, zatituta egon da eta horrek erraztu du eskuina Frantzian egon ahal izatea". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Pegasus auzia