Politika -
Bake prozesua
Gobernuak nazioarteko bitartekotza errefusatu du
Guardia Zibila eta Polizia dira ETAren "balizko desegitea" egiaztatu behar dutenak, argudiatu du.
Erredakzioa
Barne Ministerioak nazioarteko bitartekotza errefusatu du, eta Guardia Zibilak eta Polizia direla ETAren "balizko desegitea" egiaztatu behar dutenak argudiatu du.
Ohar batean Barne Ministerioak azaldu duenez, Gobernuak "ez du behar" nazioarteko egiaztatzailerik ETA desegiten ote den jakiteko.
"Guardia Zibilarekin eta Poliziarekin ETA garaitu da", adierazi du Barne Ministerioak. "Horiekin nahikoa da talde terroristaren balizko desegitea egiaztatzeko".
Barne Ministerioak hala erantzun dio Ram Manikkilingan Egiaztatze Batzordearen ordezkariari eta Elkarrizketarako Aholkulari Taldearen Zentroko zuzendariari. Azken horrek taldeak "ETArekin harreman zuzena" duela esan du, eta taldea "batuta" dagoela ziurtu die, armak uzteko erabakian.