Politika -

Frantziako hauteskundeak

Ezkerrera begira amaitu du hauteskunde kanpaina Macronek, eta moderazioa erakusten saiatzen Le Penek

Eliseorako hautagaiek amaiera eman diote ostiral honetan hauteskunde kanpainari, azken botoen bila. Inkesten arabera, egungo presidentea, Emmanuel Macron, da faboritoa.

Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EFE
Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EFE
Macron eta Le Pen, kanpainaren azken egunean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bukatu da hauteskunde kanpaina Frantzian, eta iganderako atzerako kontaketa martxan da. Ostiral honetan, Eliserorako bi hautagaiak, Emmanuel Macron presidentea eta Marine Le Pen ultraeskuindarra, azken botoak lortzen saiatu dira, eta azken kritikak bota dizkiote elkarri.

Presidente liberalak zalantzan jarri ditu aurkariaren asmo politikoak. Horrek, aldi berean, frantziarrei traizioa egin izana leporatu dio, hauteskundeetarako bi egun falta diren eta zundaketak presidentearen alde dauden honetan.

Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek
Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek
Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek

3:0

Jendetza bildu du Macronek ostiral honetan, eta arratsalde eguzkitsu batean azken mitina eman du Figeacen, herrialdeko hegoaldean dagoen 10.000 biztanleko herri txiki batean. Plazako kioskora igo da, jarraitzaile sutuz inguratuta, landa munduaren aldeko neurrietako batzuk zerrendatzeko.

Presidentea ezkerreko lurralde batera itzuli da, feudo sozialista, lehen itzulian Jean-Luc Melenchonen alde egin zuen hauteslegoari keinu eginez. Hirugarren gelditu zen, ia zortzi milioi botorekin.

Macronek ez du bere aurkariaren izenik aipatu, baina Le Penen jarraitzaile talde batek eskuorri batzuk jaurti dizkio balkoi batetik. Gainera, pankarta batean adierazi dutenez, "guztia pribatua denean, guztia kenduko digute".

Berrautaketarako hautagaiak mitinera bertaratutakoei eskatu die oihurik ez egiteko, eta esan die: "Poztu zaitezte bat ez etortzea baimentzen duen demokrazia batean bizitzeaz. Beste hautagai baten proiektuarekin bestelakoa litzateke".

Bere aurkariari egotzi dio "gorrotoan eta herrialdearen zatiketan" oinarritutako proiektu bat bultzatzea, eta aurretik ipini du berea. Haren aburuz, "etorkizuneko proiektua" da, "Frantziako historia zedarritzen duten baloreetan oinarritua".

Lehen itzulian gailendu zenetik sarritan berretsi izan duenez, adierazi du igandeko botoa "Europari buruzko erreferenduma" izango dela, "herrialde laiko, batu, zatikaitz bati buruzkoa, munduari irekitako ekonomia sendo batekin".

Argudio berdina erabili du Le Penek hari aurka egiteko. Hala, esan duenez, datorren igandean frantziarrek "Macronen eta Frantziaren artean aukeratu" beharko dute.

Eskuin muturreko hautagaia beste herri txiki bateko merkatuan aritu da, Etaplesen, herrialdeko iparraldean. Bertan, bikoiztu egin ditu presidentearenganako kritikak: asteazkeneko eztabaidan zehar "eraso" egin izana egotzi dio eta, horrekin batera, "(nire) hautesle guztiei".

Batez ere, aurkariak aurkeztutako pentsioen erreformarako proiektuaren aurka egin du. 62 urteetatik 65era atzeratzea du helburu, eta Le Penek "biziarteko zigorrarekin" alderatu du hori.

Lehen itzulian gehiengo zabala lortu zuen eta faborito izaten jarraitzen duen eskualde desindustrializatuan, Le Penek berretsi du "zundaketak ez direla hauteskundeak", eta Macroni egotzi dio "mugarik gabeko harrokeria" erakustea. Jokabide horren aurka "altxatzeko" deia egin du.

Eliseora iristeko hirugarren saiakeran, bigarren itzulian erori zenetik bost urtera eta bere aitak Jacques Chiracen aurka galdu zuenetik hogei urtera (ultraeskuina azken txanpan sartu zen aldi bakarra), Le Pen "pozik" agertu da kanpainarekin: "Gertatzen dena gertatzen dela, nahi nuen kanpaina egin dut".

Zundaketek Macron jotzen dute irabazle

Zundaketa institutuek azken estimazioak kaleratu dituzte hausnarketa egunaren aurretik, eta ahobatezko garaipena aurreikusten dute Macronentzat, sei eta hamabost punturen arteko aldearekin.

Berrautaketarako hautagaia buruan egon da hauteskunde kanpaina osoan zehar, eta hala amaitu zuen itzulia apirilaren 10ean, botoen % 27,8arekin (Le Penek baino 4,7 puntu gehiago).

Hala ere, inkestek aurreikusten dioten garaipena duela bost urtekoaren oso azpitik dago. Orduan, 33 puntu portzentualekin gainditu zuen eskuin muturreko aurkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Hauteskundeak