Politika -

Espioitza politikoa

Herriaren Defendatzaileak Pegasusi buruzko ikerketa abiatuko du

Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroak eta Laura Vilagrà Kataluniako Presidentetzako kontseilariak bilera egin dute bi aldeen arteko tentsioa baretzeko.

Azalpenik ematen ez badu, babesa kenduko diola mehatxu egin zion Aragonesek Sanchezi. Argazkia: EFE.
Azalpenik ematen ez badu, babesa kenduko diola mehatxu egin zion Aragonesek Sanchezi. Argazkia: EFE.
Azalpenik ematen ez badu, babesa kenduko diola mehatxu egin zion Aragonesek Sanchezi. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegasus software tresnaren bidez 60 independentista baino gehiagori, horietako asko kataluniarrak, egindako ustezko espioitza kasuari buruzko ikerketa bat irekiko du Herriaren Defendatzaileak.

Defendatzailearen bulegoa aztertzen ari da "oinarrizko eskubideen erabilera arriskuan jarri den Pegasus software-tresnen balizko erabilera desegokiari buruzko informazioak, batez ere pribatutasun-eskubidearekin lotutakoak", arduradunek azaldu dutenez.

Erakundeak Gorte Nagusien goi-komisionatu gisa jarduten du konstituzio-eskubideak defendatzeko, eta "beharrezko datuak bilduko ditu ofiziozko jarduera bat irekitzeko, erakundeen funtzionamendu egokiari laguntzeko eta Espainiako Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak errespetatzen direla zaintzeko", adierazi du.

Herriaren Defendatzailearen erabakia ezagutzera eman da Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroa eta Laura Vilagrà Kataluniako Presidentetzako kontseilaria Generalitatearen Jauregian bildu diren bitartean. Bilera horretan, espioitza salaketak eragindako tentsioa baretu nahi izan dute bi aldeek.

Espainiar Estatuko Gobernuko iturrien arabera, "oso garrantzitsua" da Sanchez presidente denetik Kataluniako Gobernuarekin orain arte izan den elkarrizketarako borondate bera izaten jarraitzea.

Generalitateko iturriek, bestalde, adierazi dute bileran Vilagrak "azalpen argiak" eskatu dituela kasuari buruz, eta "erantzukizunak onartu" behar direla azpimarratu duela.

Bolaños eta Vilagraren arteko bilerak, baina, aipatu iturrien arabera, "ez du ordezkatzen" Pere Aragonesek datozen egunetan Pedro Sanchezekin izango duen elkarrizketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatea Pegasus auzia