Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gonzalez Layak uste du frantziarrek "lezioa" eman dutela Macron hautatzean

Espainiako ministro ohiaren ustez, Frantziako presidenteari orain beren burua ordezkatuta ikusten ez duten hiritarrak "konbentzitzea" falta zaio. Bere ustez, Frantziak "Europa eta gure demokrazia liberalak babestea" aukeratu ditu nazionalismoaren eta populismoaren aurrean.

Arancha GonzAlez Laya, Parisen elkarrizketatua. Argazkia: EITB Media
Arancha GonzAlez Laya, Parisen elkarrizketatua.
Arancha GonzAlez Laya, Parisen elkarrizketatua. Argazkia: EITB Media

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arancha Gonzalez Laya Parisko Nazioarteko Gaietako Eskolaren dekanoa eta Espainiako Gobernuko Kanpo Gaiak, Europar Batasuna eta Kooperazio ministroa pozik agertu da Radio Euskadin Emmanuel Macronen garaipenagatik. Izan ere, "konponbideak ez dira helduko" Marine Le Penen "nazionalismotik edo populismotik", baizik eta "Europatik eta gure demokrazia liberalak zaintzetik". "Hori da frantziarrek eman duten lezioa", esan du.

Donostiarraren hitzetan, Le Penen garaipena "Putinen eta bere tesien garaipena izango litzateke", hau da, "politika autoritarioena", baita "oso porrot handia Europarentzat". Horren aurrean, Macronen garaipenarekin "politika europarrek, zentristek eta zentratuek" irabazi dute. Hala ere, Gonzalez Layak esan du Macronek abstentzioaren mezua "ulertu" duela, eta horregatik bere diskurtsoan "argi ezan zuen birfundazio politiko bat behar dugula". "Orain egungo sistema politikoan beren buruak ordezkatuta ez daudela sentitzen duten frantziarrak konbentzitzea falta zaio", azaldu du.

Ezkerrari buruz ere hitz egin du Gonzalez Layak. Oso banatuta aurkeztu dira hauteskundeetara, eta "lezioa da gehitzeko, koskak berdintzeko eta zenbait aspirazio albo batean uzteko" gai izan behar dela akordio bat lortzeko, "asmoa gobernatzea baldin bada". Lezio hori Espainiarentzat ere balio du, ministro ohiaren ustez.

Ukrainako gerrari dagokionez, Gonzalez Layak uste du Errusia zigortzeko erabakia, "Europaren erantzuna", "europarroi ere kostatzen zaigu, eta apur bat gehiago ere kostatuko zaigu", baina beharrezkoa da. "Sendoak izateko kostatu behar zaigu", uste du. Zigorren helburua Errusiak "legez kontrako gerra hau finantzatzeko ahalmenik ez izatea" da.

Azkenik, Espainiako Gobernuaren Mendebaldeko Sahararen gaineko politikaren aldaketari buruz galdetuta, Gonzalez Layak esan du ez duela "parte izan den gobernuaren erabakiak komentatzen", "higiene eta errespetu politikoagatik". Hala ere, "Espainiak eta EBk beren bazkideekin eta alboko herrialdeekin harremanak onenak" izatearen "garrantzia" azpimarratu du. Pedro Sanchezen Gobernuak Marokoren autonomia proposamena babestu du Mendebaldeko Sahararentzat, NBEk babestutako autodeterminazio erreferenduma alboratzen duen Marokorekin lerrokatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron